Gizardatz :: Kode etikoa

Kode etikoa

Agiri hau Gizardatz eratzeko batzarrean onartu zen Oinarrizko Agiriaren berrikusitako bertsioa da.

Erakunde elkartuen asmoaren adierazpen tinkoa da, Gizarte Esku Hartzea Gizarte Ekimen bezala ulertzeko eta ildo horretatik gauzatu ahal izateko.

Agiri honen helburua, izan ere, erakunde elkartuek, kudeaketa eta
funtzionamenduari dagokienez, bete behar dituzten gutxieneko betekizunak biltzea eta hobetzeko jardunbidea jasotzea da.

Kodearen erakunde sustatzaileen bokazioa da Kodearen edukia eta euren esperientzia ezagutaraztea beste edozein elkarteri, antzerako prozesuak abiatzeko, eta jarraibide hauekin bultzatu nahi diren jarduera guztiek duten elkartasun abiaburuarekin bat etorrita.

Kontuan izan dira Gizarte Ekimenak izan ditzakeen era juridikoak, kasu honetan elkarte eta fundazioen bitartez, bai eta izaera eta legezko arau guztiak.

hirekin