Gizardatz :: Estrategi plana

Estrategi plana

Mision

Nuestra misión es ser la patronal que representa y defiende el modelo de gestión de entidades del tercer sector de iniciativa e intervención social ante las diversas instituciones públicas y privadas que afectan o inciden en la actividad que dichas entidades realizan.

Nuestras actuaciones son coherentes y se rigen por los valores recogidos en nuestro código ético.

 

Helburuak

Honakoak dira Gizardatzen helburuak: sektorea kohesionatzea, erakunde mota hori sustatzea, esku-hartzeko modua landu eta garatzea eta gaitasunak hobetzea. Eta hori, etorkizuna bermatzeko eta babesik ez dutenen, profesionalen eta boluntarioen eskubideak defendatzeko.

Elkarteak lehentasunezko lan ildo batzuk ditu, zehaztutako helburuak lortuko direla bermatzeko. Lan eta ekintza programa hori hiru zutabetan dago oinarrituta:

• Sektorearen garapena babestuko duen lege marko bat ezartzea. Dudarik gabe, sektorearen ahuldadearen arrazoi nagusietako bat da ez dagoela Gizarte Ekimena arautzen eta sustatzen duen lege jakinik. • Gizarte Ekimenerako hitzarmen kolektiboa egitea, sektoreko profesionalak babesteko, zerbitzuen kalitatea bermatzeko eta aldez aurretik lan marko egonkor eta aintzat hartua ezartzeko, gizarte zerbitzuak eta pertsonei arreta emateko helburuarekin. • Etengabeko trebakuntzaren eta erakundeak zein euren ekintzak hobeto kudeatzeko baliabide eta tresnen sustapena. Kontuan izanik Gizarte Ekimenaren baliabide gehienak giza baliabideak direla,  sektorea egonkortzeko etorkizuneko apustua giza kapital hori ahalik eta gehien bermatu eta indartzeko ahaleginean zentratu behar da

hirekin