Gizardatz :: Nortzuk gara

Nortzuk gara

Bizkaiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Elkarteak irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak barne biltzen ditu. Haien zeregina baztertutako pertsonei edo baztertzeko arriskuan daudenei arreta zerbitzu profesionalak ematea da eta, horretarako, Gizartean Esku hartzearen arloan, betiere borondate jakinaz eta ez merkataritza helburuaz, interes orokorreko baliabideak eta zerbitzuak kudeatzen dituzte, bai publikoak bai pribatuak, Bizkaian.  

Hiru ardatzen inguruan kokatzen gara; Bizkaiko lurraldean, Gizarte Esku Hartzearen arloan eta azkenik Gizarte Ekimenaren arloan, irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak legez.

Europa berria eraikitzeko prozesuan, eredu soziala da Europako bizilagunen identitatearen ezaugarri bakarra. Baina, hala ere, Europar Batasunaren prozesu horrek mehatxatutako eredu soziala da, prozesua eredu makroekonomiko neoliberaletik egiten ari baita. Eredu horren lotura merkataritzako transakzioak eta finantza ekonomia dira, eta bigarren mailan uzten ditu pertsonak eta Ongizatearen Estatua deitutakoaren garapena.
Testuinguru horretan, Gizarte Ekimena eredu sozial hori mantentzeko formula eta alternatiba argia da, beti ere, mendebaldeko egungo gizarteko kulturan, ekonomian eta demografian ematen diren aldaketekin batera agertzen diren beharrizan eta eskaera sozial berrien arabera.

Gizarte Ekimena egunez egun hartzen ari den garrantzia dela eta (oraindik ere sektore ahula eta sendotasunik gabea bada ere), Bizkaiko Gizarte Ekimenerako erakunde talde batek Erakundeen Elkartea osatu nahi izan du, sektoreko patronal legez sendotzeko asmoz.
Legez, gaur egun egituraketa hori baliagarria da erakunde horien, bertako profesionalen eta erabiltzaileen interes komunak defendatzeko.

 

hirekin