Martxoaren 4an Gizardatzek sarearen nortasuna, misioa eta balioak birdefinitzeko prozesua abiatu zuen. Helburu horrekin Gizardatzeko Zuzendaritza Batzordea Harrobi plazako bulegoetan bildu zen eta gai hori landu zen hainbat dinamikaren bidez.
Helburua zen Gizardazten iraganari, orainari eta etorkizunari begira jartzeko gogoeta-gunea sortzea, nondik gatozen, non gauden eta norantz joan nahi dugun. Helburu ditugun eragile eta kolektiboei buruzko gogoeta ere egin genuen, zuzenak zein zeharkakoak. Kasu honetan bi galdera erantzuten saiatu ginen: nola identifikatzen gaituzte sarea garen heinean, nola nahi dugu identifika gaitzaten sarea garen heinean.
Egun hartako ondoriorik nagusienetakoa izan zen nortasuna eta sarearen lana bi ikuspegitatik indartzeko beharra: barrutik eta kanpotik.
Aurrera begira ere birdefinitze-prozesu honekin jarraituko dugu. Zehazten dugunean eta Gizardatzek onartzen duenean, datozen urteetako bidea erakutsiko digu.