Joan den azaroaren 11n, Deustuko Unibertsitatearen auditoriumean, Gizartegune espazioaren XXI. edizioa egin zen: “TALDE PROFESIONALEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA GIZARTERATZEAN ESPEZIALIZATUTAKO ESKU-HARTZE SOZIALERAKO OINARRI GISA”. Horrekin hasiera eman zitzaion langileen etengabeko prestakuntzari, zeina BFAko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu duen, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan.
Jardunaldian Ignacio Moya Gizardatzeko presidenteak hartu zuen parte, eta hasierako hitzaldian azaldu zuen etengabeko prestakuntzak Gizardatzeko erakundeei aukera ematen diela ezagutzak berritu eta eguneratzeko, Bizkaiko Gizarteratzearen arloaren testuinguru aldakorraren erronka eta beharretara egokitze aldera.