Gizardatzek eta EAPN Euskadik baterako lan prozesua garatu dute GFAren Gizarteratze Sailaren gonbidapenari erantzuteko eta gizarteratze arloan espezializatutako prozedurei laguntzeko prestazio ekonomikoen Dekretu arautzailearen zirriborroari ekarpenak egiteko.
Prestazio berriaren balorazio orokorra oso baikorra zen. Aipagarria da, bereziki, prestazioari berme eraginkorraren esparru zabalagoa ematen diola AEIS gizarteratzeko laguntza berezien aurreko araudiarekin alderatuta. Prestaziorako sarbidearen irizpideak hartzaileen errealitatera egokituko dira, eta koherentzia ematen du erregulazio berriaren eta abenduaren 5eko Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen eta urriaren 6ko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko 185/2015 Dekretuaren artean; martxoaren 22ko 60/2011 Foru Dekretuan jasotako erregulazioa gainditzen du, zaharkituta geratu zelako.
Gogoeta horiek eta erakundeek identifikatu zituzten ekarpenak Gizarteratze Sailari helarazi zitzaizkion joan den uztailaren 20an bi sareok izan genuen bileran.