Sareen Sareak Eusko Jaurlaritzarekin kontrastatu du bere Inklusio Dokumentua

Sareen Sareko Gizarteratze Batzordeak lan-bilera bat egin zuen irailaren 22an Bilboko egoitzan Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordearekin eta Sara Buesa Gizarteratze zuzendariarekin,hirugarren sektoreko sareak azken asteotan egin dituen ekarpenen dokumentua kontrastatzeko.

Hirekin ere izan zen topaketan, EAPN eta EHLABEko ordezkariekin batera, eta euren ikuspuntuak batu zituzten testua leuntzeko eta haren irismena indartzeko. Hitzordua baliagarri izan zen gizarteratzearen arloko proposamenak lerrokatzeko eta jarduera-esparru komun bat zehazteko.

Helburua argia da: inklusioa ez dadila eranskin bat izan, baizik eta politika publikoen bihotza.

Hirugarren Sektore Soziala sustazeko estrategia berriaren Trakzio – Proiektuei eta Diseiunuari buruzko Jardunaldia, Sareen Sarearen eskuz

Joan den irailaren 19an, Bilbon, BBK KUNA ERAIKINEKO GAMBARA ARETOAN, lan-saio bat egin zen, sektorearen erronka nagusiei erantzungo dieten eta EHSSa Sustatzeko Estrategia berrian sar daitezkeen proiektu traktoreak irudikatu eta proposatzeko.

Jardunaldiaren helburuak, funtsean, honako hauek ziren:

TSSk Euskadi berdinzaleago eta demokratikoago baten eraikuntzan duen eginkizun eraldatzailea ikusaraztea.

Erakunde publikoen eta gizarte-erakundeen arteko gobernantza kolaboratiboa bultzatzea. (Elkarrekiko errespetua, erantzunkidetasuna, parte-hartze aktiboa)

Sektorearen etapa berria ardaztuko duten erronka estrategikoak aurkeztea, honako hauei aurre egin beharko diena:

  1. Sektorearen eredu komunitarioa eta nortasun kolektiboa finkatzea.
  2. Ongizateari egindako ekarpena ikusaraztea eta haren ekarpen soziala eta ekonomikoa aitortzea.
  3. Errealitate berri eta konplexuetatik (digitalizazioa, demografia, osasun mentala, bakardadea, etab.) egokitzeko gaitasuna hobetzea.
  4. Sektorearen gaitasun kritikoa eta gizarte-eragina sustatzea.
  5. Boluntariotza zutabe komunitario gisa indartzea.
  6. Belaunaldien arteko erreleboa eta emakumeen lidergoa
  7. Iraunkortasunean eta finantzaketan aurrera egitea
  8. Gizarte-ekarpenarekin bat datozen kudeaketa- eta antolaketa-eredu berritzaileak sustatzea (misioarekin koherenteak)
  9. Jarrera proaktiboa eta ekintzailea bultzatzea. Jarrera proaktiboa eta ikaskuntzara bideratua sustatzea.
  10. Eragile guztiekin harreman- eta lan-esparru mistoak finkatzea (herrialdeko lankidetza-lana sendotzea).
  11. Barne-lankidetzan aurrera egitea eta sektorearen legitimazio soziala indartzea

Ongizatearen Agendari laguntzea, EHSSren agenda propioarekin

Praktika horiek gauzatzeko, estrategia honetan oinarritzen da:

  • Sareen Sarea osatzen duten sare sozialen parte-hartze aktiboa.
  • Sailen artekoa Eusko Jaurlaritzaren barruan, koherentzia bermatzeko.
  • Epe ertainerako helburuak (2025-2029), iraunkortasunean, inpaktu sozialean eta erantzunkidetasunean oinarrituak.
  • Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa Hirugarren Sektorearekin, gizarte-kohesioko eragile gisa.

GIZARDATZ bere Zuzendaritza Batzordea berrizten du , 2025-2029ko legegintzaldiari hasiera emanez.

2021-2025 agintaldia amaitu ondoren, Gizardatzek aurtengo ekainaren 19an egin zuen bere Batzar Nagusia, gai-zerrendako funtsezko puntu batekin: gobernu-organoak berritzea, bai lehendakaritzarenak, bai Zuzendaritza Batzordearenak.

Ignacio Moya, presidente berritua

Lehendakaritzari dagokionez, egungo presidenteak, Ignacio Moyak (Suspergintza), aho batez berretsi zuen

Zuzendaritza Batzorde berria:. Bi AGINTZARI S. COOP. erakunde berri erantsi dira. Eta ELKARBANATUZ, ASKABIDE eta HARRIBIDE irten ondoren.

Konfigurazio berri horrekin, Gizardatzek legegintzaldi berri bati hasiera emango dio, lehendakaritzaren errelebo progresiboak eta datorren laurtekorako sare-lana indartzeko konpromisoak markatuta.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies