Bilbok Enplegu eta Garapen Lokaleko lehen Mahaia bultzatu du, GIZARDATZen eta sare sozioekonomiko giltzarrien parte-hartze aktiboarekin

Bilbok aurrerapauso sendoa eman du bere lan-politiken diseinuan, Enplegu eta Garapen Lokaleko lehen Mahaia eratuta. Gune parte-hartzaile hau Juan Mari Aburtok gidatzen du, eta bertan erakunde publiko, sozial eta ekonomikoek bat egin dute hiriko Enplegu eta Garapen Lokaleko lehen Plana lantzeko. Ekimen hau Euskal Enplegu Legearen baitan kokatzen da; lege horrek udalerriei eskumen handiagoak ematen dizkie enplegu-politika aktiboak sustatzeko.

Eraketa-ekitaldia 2026ko urtarrilaren 21ean egin zen, eta Euskadiko 24 eragile bildu zituen, guztiek helburu bera zutela: tokiko lan-merkatuaren erronkei erantzun eraginkorrak artikulatzea. Parte-hartzaileen artean izan ziren erakunde publikoak —Eusko Jaurlaritzako sailburuordetzak eta Lanbideren lurralde-bulegoa— eta erakunde ekonomiko eta enpresarialak, hala nola CEBEK, ASLE, Bilboko Merkataritza Ganbera eta KONFEKOOP.

Sare zabal horren barruan, GIZARDATZk bere esperientzia ekarri zuen gizarteratze soziolaboralean eta kolektibo ahulen babes-lanetan, diagnostikoa eta ekintza-proposamenak aberasteko. GIZARDATZen ondoan, Gizateak ere parte hartu zuen, hiriko lan-integrazioaren erronka eta aukerei buruzko hausnarketan.

Halaber, GIZARDATZekin eta beste eragile sozialekin elkarlanean diharduten sare eta erakundeek ere hartu zuten parte, besteak beste Bilbao Metrópoli 30k, metropoli-eremuaren garapen sozioekonomikorako foroak, eta sindikatuek, UGT eta CCOO, lan-eskubideen defentsatik eta lan-baldintzen hobekuntzatik ekarpena eginez. Ikuspegi publiko, pribatu eta sozialen gurutzaketa honek bermatu nahi du enplegu-estrategiak integralak eta lurraldeko errealitateetara egokituak izatea.

Bileran zehar, diagnostiko sozioekonomiko bat ere aurkeztu zen, urteko lehen hiruhilekoan onartzea aurreikusten den Enplegu eta Garapen Lokaleko Planaren oinarri izango dena. Aburto alkateak azpimarratu zuen gobernantza kolaboratiboaren eredu honen garrantzia: politika publiko inklusiboak, eraginkorrak eta herritarren benetako beharrei lerrokatuak diseinatzeko, enplegu jasangarriaren sorrera eta dibertsifikazio ekonomikoa bultzatuz.

Eta horrela, poliki baina irmo, Bilbok bere etorkizunari lana josten dio: hari zaharrak errespetatuz, puntada berriak ausardiaz emanez.

GIZARDATZek Bizkaiko Enplegurako Sarearen Jardunaldian parte hartu du: lan-politiketako berrikuntza eta aurreikuspena.

Bizkaiko Enpleguaren Sareak jardunaldi bat egin zuen 2025eko abenduaren 15ean, eta bertan Bizkaiko enpleguarekin lotutako eragile nagusiak bildu ziren. Horien artean izan zen GIZARDATZ ere.

Bilera hau, Deustuko Unibertsitateko Liburutegiaren atarian (Bilbo) ospatu zan, lan-politiketako berrikuntzan eta aurreikuspenan oinarrituta. Jardunaldia ezagutza partekatzeko, ikuspegiak kontrastatzeko eta lan-merkatuaren aldaketetara egokitutako enplegu-politika berritzaileagoak bultzatzeko gune gisa planteatu zen.

Topaketa 9:30ean hasi zen, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru diputatuaren arteko elkarrizketa instituzionalarekin, Gonzalo Loza kazetariak moderatuta.

Goizean zehar, Bizkaiko lan-merkatuari buruzko hainbat ikerketa eta txosten aurkeztu ziren: lehenik, enpleguaren diagnostiko eguneratua; ondoren, enpleguaren kalitatearen pertzepzioari buruzko azterketa; eta azkenik, lan-eskaintzek eskatzen dituzten gaitasunei buruzkoa. Era berean, talde-dinamika bat egin zen jarduteko gako berriak lantzeko, irizpide operatiboetan eta jarraipenerako eta ebaluaziorako adierazle kuantitatibo eta kualitatiboetan oinarrituta.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies