GIZARTE-ZERBITZUETAKO UDAL-KONTSEILUA

GIZARTE-ZERBITZUETAKO UDAL-KONTSEILUA

Pandemian jarduera eten ondoren, pasa den apirilaren 8an berriz bildu zen Bilboko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Udal Kontseiluaren osoko bilkura, eta Gizardatzek parte hartu zuen. Gizarte Zerbitzuetako Arloak pandemian eta 2021. urtean egindako ekintzei eta lan-batzordeei buruzko informazioa eman zuen.

BIZKAIKO ESKU-HARTZE SOZIALAREN SEKTOREKO VI. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA

Joan den apirilaren 1ean Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren Sektoreko VI. Hitzarmena negoziatzeko bilera egin zen. Bost negoziazio-plataforma daude, eta eduki desberdinak aztertuko dituzte, beraz, horiek abiapuntutzat hartuta, negoziazioari modu ezin hobean nola aurre egin eztabaidatu ostean, blokeka negoziatzen hastea erabaki da. Lehenik eta behin, erreformaren aurkako klausulak landuko dituzte, gero honako arlo hauekin jarraitzeko: laneko segurtasuna eta osasuna, kontziliazioa, berdintasuna eta lanbide-sailkapena.

Maiatzaren 3an egingo da hurrengo bilera. Egun horretan lehenengo blokea negoziatzen hasiko da, ELA eta LABek egin eta ESK sindikatuek sinatutako agiria oinarritzat hartuta.

GIZARDATZEN NORTASUNA, MISIOA ETA BALIOAK BIRDEFINITZEKO PROZESUA

Martxoaren 4an Gizardatzek sarearen nortasuna, misioa eta balioak birdefinitzeko prozesua abiatu zuen. Helburu horrekin Gizardatzeko Zuzendaritza Batzordea Harrobi plazako bulegoetan bildu zen eta gai hori landu zen hainbat dinamikaren bidez.

Helburua zen Gizardazten iraganari, orainari eta etorkizunari begira jartzeko gogoeta-gunea sortzea, nondik gatozen, non gauden eta norantz joan nahi dugun. Helburu ditugun eragile eta kolektiboei buruzko gogoeta ere egin genuen, zuzenak zein zeharkakoak. Kasu honetan bi galdera erantzuten saiatu ginen: nola identifikatzen gaituzte sarea garen heinean, nola nahi dugu identifika gaitzaten sarea garen heinean.

Egun hartako ondoriorik nagusienetakoa izan zen nortasuna eta sarearen lana bi ikuspegitatik indartzeko beharra: barrutik eta kanpotik.

Aurrera begira ere birdefinitze-prozesu honekin jarraituko dugu. Zehazten dugunean eta Gizardatzek onartzen duenean, datozen urteetako bidea erakutsiko digu.

BIZKAIKO ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIAREN OSOKO BILKURA

Pasa den otsailaren 24an Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren Osoko Bilkura Instituzionala egin zen. Bertan egon ziren Unai Rementeria ahaldun nagusia, Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru-diputatua eta Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko foru-diputatua.

Osoko Bilkura horretan Gizardatz mahaiaren batzorde iraunkorrean sartzea berronetsi zen, eta presidenteorde kargua onetsi. EAPNko Itxaso Bilbaok hartu zuen.

Halaber, adostu zen mahaiaren 2022ko lana hiru lantaldetan banatzea EZM osatzen duten sareek aukeratutako gaien arabera. Datorren apirilean hasiko da.

BIZKAIKO ESKU-HARTZE SOZIALEKO VI. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA

Bizkaiko esku-hartze sozialeko VI. hitzarmena negoziatzeko beste bilera bat egin da. Sindikatu bakoitzak ekarritako plataformen alde hitz egin da, eta garbi geratu da proposamenen aniztasunak zer nolako zailtasunak sortzen dituen aurkeztu diren gaiei buruzko negoziazio esparru eraginkorra adostera begira.

Negoziazioak aurrera egin dezala errazte aldera Gizardatzek eta Geroanek alde sozialari proposatu diote negoziazioak hasteko lehentasuna izan dezaketen gaien aurre-hautaketa bat egiteko. Sindikatuek ezetz esan dute.

Hurrengo bileran, apirilaren 1ean, gai hauei guztiei heldu ahal izateko metodologia eta sistematizazioa adostuko dira.

Bilera Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte-Ekintza sailarekin

Gizardatzek, administrazio publikoekin egindako intzidentzia-lanari jarraipena emateko, bilera bat egin zuen maiatzaren 7an Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru-diputatuarekin eta David Latxaga ASFko kudeatzailearekin. Bilera horretan, gizarte-ekintzaren esparruan diharduten erakundeei eragiten dieten hainbat gai interesgarri gainbegiratu ziren, hala nola erabiltzaileak txertatzeko protokoloak, hurrengo negoziazio kolektiboaren aurrean hartu beharreko jarrera eta Gizarte Ekintza Sailari lotutako zerbitzuen ituntzearen garapena.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies