BIZKAIKO ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIA

Azaroaren 5ean, Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian hartu genuen parte Gizardatzen izenean. Mahai horretan, funtzionamendu-dinamikak eta Mahaiaren edukiak berrikusi ziren, eraginkortasuna eta elkarrizketa hobetzeko xedearekin.

Aurreikusten da beste bilera bat egitea Mahaiaren lan-esparru berria zehaztu eta adosteko, eta hori abendurako aurreikusitako Osoko Bilkura instituzionalean onetsiko da.

Bizkaiko elkarrizketa zibilerako mahaiaren osoko bilkuran parte hartzea

Pasa den uztailaren 2an Gizardatzek Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak alarma-egoera ezarri zenetik egindako lehenengo osoko bilkuran parte hartu zuen.

Bilera horretan, “Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Eraldaketa Digitala” eta “Bizkaiko Errealitate Sozialaren Diagnostikoa Eguneratzea” gaien inguruko azken txostenak aurkezteaz gain, aurreko etapan onestear gelditu baitziren, Mahaiaren funtzionamendua suspertu eta arintzeko zenbait proposamen onestea erabaki zen.

Intzidentzia-taldea

Erakundeekiko harremanei buruzko plan estrategikoaren helburuen esparruan, lantalde espezifiko bat sortu da Administrazio Publikoekiko harremanen estrategiari buruzko hausnarketa-prozesu bat egiteko; zehazki, talde horren xedea da esparru horretako dinamikak adostea eta Gizardatzen negoziazio-indarra handitzea.

Lehen bilerek sare gisa jarduteko dauden bide ezberdinak aztertzeko balio izan dute, hala negoziazio kolektiboari dagokionez, nola Administrazio Publikoen eskumeneko gai orokorrei dagokienez.

Administrazio Publikoetan eragiteko hausnarketa hori gainerako lurraldeetara eta autonomia-erkidego osora Hirekinen bidez zabaltzeko aukera aztertzen ari da.

Gizardatz elkarteak herri irratiko “Es posible” saioan parte hartuko du

Datorren otsailaren 1ean, astelehenean, Estíbaliz Barrónek eta Begoña Besadak “Es posible” irratsaioan hartuko du parte, Herri Irratiaren eta Sareen Sarea elkartearen arteko lankidetza-esparruaren barruan.

Elkarrizketa 16:30etik 17:00etara bitartean emango da, eta sareak egiten dituen ekintza eta proiektuen berri emango da. Elkarrizketa entzutera animatzen zaituztegu!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies