Hirugarren Sektore Soziala sustazeko estrategia berriaren Trakzio – Proiektuei eta Diseiunuari buruzko Jardunaldia, Sareen Sarearen eskuz

Joan den irailaren 19an, Bilbon, BBK KUNA ERAIKINEKO GAMBARA ARETOAN, lan-saio bat egin zen, sektorearen erronka nagusiei erantzungo dieten eta EHSSa Sustatzeko Estrategia berrian sar daitezkeen proiektu traktoreak irudikatu eta proposatzeko.

Jardunaldiaren helburuak, funtsean, honako hauek ziren:

TSSk Euskadi berdinzaleago eta demokratikoago baten eraikuntzan duen eginkizun eraldatzailea ikusaraztea.

Erakunde publikoen eta gizarte-erakundeen arteko gobernantza kolaboratiboa bultzatzea. (Elkarrekiko errespetua, erantzunkidetasuna, parte-hartze aktiboa)

Sektorearen etapa berria ardaztuko duten erronka estrategikoak aurkeztea, honako hauei aurre egin beharko diena:

  1. Sektorearen eredu komunitarioa eta nortasun kolektiboa finkatzea.
  2. Ongizateari egindako ekarpena ikusaraztea eta haren ekarpen soziala eta ekonomikoa aitortzea.
  3. Errealitate berri eta konplexuetatik (digitalizazioa, demografia, osasun mentala, bakardadea, etab.) egokitzeko gaitasuna hobetzea.
  4. Sektorearen gaitasun kritikoa eta gizarte-eragina sustatzea.
  5. Boluntariotza zutabe komunitario gisa indartzea.
  6. Belaunaldien arteko erreleboa eta emakumeen lidergoa
  7. Iraunkortasunean eta finantzaketan aurrera egitea
  8. Gizarte-ekarpenarekin bat datozen kudeaketa- eta antolaketa-eredu berritzaileak sustatzea (misioarekin koherenteak)
  9. Jarrera proaktiboa eta ekintzailea bultzatzea. Jarrera proaktiboa eta ikaskuntzara bideratua sustatzea.
  10. Eragile guztiekin harreman- eta lan-esparru mistoak finkatzea (herrialdeko lankidetza-lana sendotzea).
  11. Barne-lankidetzan aurrera egitea eta sektorearen legitimazio soziala indartzea

Ongizatearen Agendari laguntzea, EHSSren agenda propioarekin

Praktika horiek gauzatzeko, estrategia honetan oinarritzen da:

  • Sareen Sarea osatzen duten sare sozialen parte-hartze aktiboa.
  • Sailen artekoa Eusko Jaurlaritzaren barruan, koherentzia bermatzeko.
  • Epe ertainerako helburuak (2025-2029), iraunkortasunean, inpaktu sozialean eta erantzunkidetasunean oinarrituak.
  • Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa Hirugarren Sektorearekin, gizarte-kohesioko eragile gisa.

Bilboko alkatea, Gizarte Ekintzako zinegotzia eta Berdintasun zinegotzia Askabideren 40. urteurreneko lokal berria bisitatzen dute

Askabideren 40. urteurrenean, Bilboko alkatea, Gizarte Ekintzako zinegotzia eta Berdintasuneko zinegotzia lokal berrian izan dira

Askabidek 40 urte bete dituela eta, Bilboko alkatea, Gizarte Ekintzako zinegotzia eta Berdintasuneko zinegotzia bertaratu ziren elkartearen lokal berria ezagutzera. Topaketa hurbila eta esanguratsua izan zen, erakundearen ibilbide luzea aitortzeko: emakumeen eskubideen eta duintasunaren aldeko lan nekaezina, egoera ahuletan bereziki.

Berrogei urteko bidea, eta orain, etorkizuna eraikitzen jarraitzeko espazio berria.

Esteka: https://www.bilbao.eus

Bilera, Amaia Antxusteguirekin, Gizarte Ekintzako foru Diputatua

29 ko maiatzan ospatu zan bilera honetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren mende dauden zerbitzuetarako finantzaketa-formula eta -estrategia berriei buruz hitz egin zen, 2026ra urte begiratuz.


Kontuan hartuta lan-karga gero eta handiagoa dela eta, beraz, zerbitzu horreen eskaera handiagoa dala. Hala ere, finantzaketak ez dira abiadura berean igotzen. Horregatik, finantzaketa zerbitzuekin sinkronizatzen saiatu behar dugu. Joan den apirilaren 29an, Gizardatzeko Zuzendaritza Batzordeak beste bilera bat egin zuen Amaia Antuxtegi Gizarte Ekintzako diputatuarekin eta bere taldearekin, gizarte-erakundeek kudeatzen dituzten foru-erantzukizuneko zerbitzuen finantzaketa-ereduari buruz, eta, bereziki, hurrengo 2026rako finantzaketa-aurreikuspenari buruz hitz egin zen, Elixabete Etxanobe diputatu nagusiarekin gai horri buruz izandako bileraren ondoren.

Read more

BIZKAIKO ESKU HARTZE SOZIALEKO VI. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA HASTEA

Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko VI. Hitzarmena negoziatzeko mahaia formalki eratu da; GIZARDATZEK enpresa‑alderdia ordezkatzen du % 85ean (gainerako % 15 GEROAN-EK dauka).

Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko VI. Hitzarmena negoziatzeko mahaia formalki eratu da; GIZARDATZEK enpresa alderdia ordezkatzen du % 85ean (gainerako % 15 GEROAN-EK dauka).

Hurrengo bilera otsailaren 15ean izango da eta negoziazio‑plataformak trukatuko dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies