Joan den urriaren 8an, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko diputatu Teresa Laespada eta Inklusio zuzendari Óscar Secoren arteko bilera egin zen, 2026ko aurrekontuaren aurreikuspena aztertzeko, Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Sektoreko VI. Erakunde Arteko Hitzarmenak (VI CISB) aurreikusten dituen soldata-igoerekin lotuta.
Bilera honetan azpimarratu zen beharrezkoa dela eredu publiko-sozial jasangarri bat bermatzea, foru-erantzukizuneko zerbitzuen kostuen benetako estaldura ziurtatuko duena eta sektorearen zein hura osatzen duten erakunde sozialen egonkortasuna babestuko duena.
Bi aldeek bat egin zuten elkarrizketa, kontraste eta lankidetza bideak mantentzearen garrantzian, etorkizuneko erronkei modu partekatuan aurre egiteko eta Bizkaiko eredua bereizten duten kohesio, kalitate eta gizarte-konpromisoaren balioak sendotzen jarraitzeko.