GIZARDATZek Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren Osoko Bilkuran parte hartu du, Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanoberekin

Joan den otsailaren 9an Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren osoko bilkura formala egin zen Euskalduna Jauregian, Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiaren parte-hartzearekin. Saioak balantzea, kontrastea eta etorkizuneko erronka partekatuen inguruko ikuspegi estrategikoa uztartu zituen, Foru Aldundiaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren artean.

Mahaiaren parte diren sareek 2025ean garatutako jarduera aurkeztu zuten. Testuinguru horretan, Gizardatzek foru-erantzukizuneko zerbitzuen finantzaketari buruzko taldean egindako lana azaldu zuen. Lan horren ardatza izan da kostu-egitura hobetzea eta funtsezko alderdiak berrikustea, hala nola administrazio-epeak, hitzarmenen iraupen plurianuala, luzapenak eta prezioen eguneratzea eta kudeaketan arintasuna irabazteko.

Osoko bilkuran, halaber, Hirukideren sarrera berretsi zen, 154/2016 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak 2026rako lehentasun nagusiak aurkeztu zituen, bereziki Gizarte Ekintza Sailaren eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren eskutik. Nabarmendutako ildoen artean dago arreta pertsonalizazioan aurrera egitea, pertsona erdigunean jarriz eta eskubideetan oinarritutako ikuspegia indartuz; horrekin batera, informazioaren irisgarritasuna, sistemen arteko koordinazioa eta elkarrizketa publiko-soziala sendotzea.

Era berean, Batzorde Iraunkorrak egindako beste aurrerapen batzuk ere aurkeztu ziren, besteak beste Mahaiaren araudi-dekretua eguneratzeko aukera, bere izaera aholku-emailea indartzeko, eginkizunak argitzeko eta araudi berrien jarraipen eta proposamen-gaitasuna sendotzeko. Osoko bilkurak berriz ere elkarrizketa zibila erantzukizun partekatuko gune gisa kokatu zuen; bertan, arlo publikoak eta sozialak analisiak partekatzen dituzte eta, pausoz pauso,

Leave a Comment

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies