GIZARDATZEN PARTE-HARTZEA XXI. GIZARTEGUNEAN

Joan den azaroaren 11n, Deustuko Unibertsitatearen auditoriumean, Gizartegune espazioaren XXI. edizioa egin zen: “TALDE PROFESIONALEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA GIZARTERATZEAN ESPEZIALIZATUTAKO ESKU-HARTZE SOZIALERAKO OINARRI GISA”. Horrekin hasiera eman zitzaion langileen etengabeko prestakuntzari, zeina BFAko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu duen, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan.

Jardunaldian Ignacio Moya Gizardatzeko presidenteak hartu zuen parte, eta hasierako hitzaldian azaldu zuen etengabeko prestakuntzak Gizardatzeko erakundeei aukera ematen diela ezagutzak berritu eta eguneratzeko, Bizkaiko Gizarteratzearen arloaren testuinguru aldakorraren erronka eta beharretara egokitze aldera.

BIZKAIKO ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIA

Azaroaren 5ean, Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian hartu genuen parte Gizardatzen izenean. Mahai horretan, funtzionamendu-dinamikak eta Mahaiaren edukiak berrikusi ziren, eraginkortasuna eta elkarrizketa hobetzeko xedearekin.

Aurreikusten da beste bilera bat egitea Mahaiaren lan-esparru berria zehaztu eta adosteko, eta hori abendurako aurreikusitako Osoko Bilkura instituzionalean onetsiko da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies