Gizardatzen parte-hartzea Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren Osoko Bilkuran

Irailaren 25ean, Gizardatzek Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren Osoko Bilkuran parte hartu zuen. Bertan, Mahaiko lantaldeen aurrerapen nagusiak partekatu ziren, besteak beste, eraldaketa digitalaren eta finantzaketaren arloetan egindakoak.

Bereziki, Gizardatzek koordinatzen duen foru-erantzukizuneko zerbitzuen finantzaketa-lantaldearen aurrerapenak aurkeztu zituen. Hitzarmenen eguneratze ekonomikoa, luzapenak eta ordainketak, partiden arteko malgutasuna eta finantza-gastuak izan dira landutako gai nagusietako batzuk. Lanak aurrera jarraituko du, zerbitzu horien finantzaketan argitasun eta segurtasun juridiko handiagoa emango duten irizpide komunetarantz egiteko

Read more