BIZKAIKO ESKU-HARTZE SOZIALEKO VI. HITZARMENA SINATU DA

Joan den uztailaren 29an, Gizardatz eta Geroan enpresek eta CCOO, LAB, UGT eta ESK sindikatuek Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko VI. Hitzarmena sinatu zuten, eta, horrela, ekainaren 13an lortutako aurreakordioa berretsi zen, bi urte eta erdiko eta 30 bilera baino gehiagoko negoziazio-prozesuaren ondoren.

Gizardatzek gure zeregina bete dugu Mahaian, sektoreko lan-baldintzak hobetzeko eta, aldi berean, sektorearen iraunkortasuna eta garapena bermatzeko ardura bikoitzarekin, eta pozik gaude azkenean hitzarmen berri hau sinatu dugulako. Hitzarmen horrek hobekuntza garrantzitsuak jasotzen ditu Bizkaiko esku-hartze sozialaren esparruan lan egiten duten 2.000 profesional baino gehiagorentzat, eta erabakigarria izan da gizarte-erakundeen konpromisoa.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies