Beste urte batez, joan den uztailaren 29an, Gizardatz Bizkaiko Foru Aldundiak San Inazio ospatzeko egindako harreran egon zen, Bizkaiko gizarte zibilaren ordezkari gisa.
Elixabete Etxanobe ahaldun nagusia buru zela, 500 pertsona inguru bertaratu ziren, guztiak Bizkaiko eta Euskadiko ordezkari sozial eta politikoak, eta lehendakari izendatu berria, Imanol Pradales.