Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, indarkeria sistemiko horren erroak desagerrarazteko konpromiso irmoa berresten dugu.
Gizarte-erakunde garen aldetik, funtsezko zeregina dugu indarkeria matxista jasaten duten emakumeei babesa eta laguntza ematen eta emakumeen aurkako indarkeria-mota guztien aurkako salaketan.
Elkarrekin aurrera jarraitzen dugu eta A25 honetan lan hau ikusarazten dugu eta Gizardatzeko entitateetatik garatzen diren ekimen eta programa guztiak balioan jartzen ditugu, gizarte justuago eta seguruago bat eraikitzen laguntzen dutenak.