Euskadiko Gurutze Gorriak 25 urte bete ditu Enplegu Planetik. Ekimen horrek, 2000. urtetik, zaurgarritasun-egoeran dauden 44.000 pertsona baino gehiagori lagundu die, prestakuntza hobetzeko, lan-merkatuan sartzeko eta aukera gehiago izango dituen etorkizuna eraikitzeko.
Denbora horretan, programak 9.000 kontratu baino gehiago bideratu ditu, 23.991 pertsonari osatuak, eta 2,7 milioi orduko esku-hartze zuzena egin du, 4.642 enpresarekin eta EAEko gizarte- eta enpresa-sarearen 11.534 aliantzarekin lankidetzan.
Erakundeak 23 arreta-gune ditu gaur egun Euskadin (6 Araban, 13 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan), eta horietatik orientazio, prestakuntza eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen du.

Urteurrena irailaren 30ean ospatuko zan Gasteizen, non agintariak, enpresak, hirugarren sektoreko erakundeak eta parte-hartzaileak Bildu ziran topaketa horretan, laneratzearen arloko esperientziak eta erronkak partekatzeko.
“25 urte hauetan, enplegurako bideak ireki ditugu eta etorkizunera begira bultzatu dugu”, nabarmendu zuen Teresa Romerok, Euskadiko Enplegu Programaren arduradunak.
Hurrengo hau izan zan jardunaldiko programa:
