Bizkaiko Enpleguaren Sareak jardunaldi bat egin zuen 2025eko abenduaren 15ean, eta bertan Bizkaiko enpleguarekin lotutako eragile nagusiak bildu ziren. Horien artean izan zen GIZARDATZ ere.
Bilera hau, Deustuko Unibertsitateko Liburutegiaren atarian (Bilbo) ospatu zan, lan-politiketako berrikuntzan eta aurreikuspenan oinarrituta. Jardunaldia ezagutza partekatzeko, ikuspegiak kontrastatzeko eta lan-merkatuaren aldaketetara egokitutako enplegu-politika berritzaileagoak bultzatzeko gune gisa planteatu zen.
Topaketa 9:30ean hasi zen, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru diputatuaren arteko elkarrizketa instituzionalarekin, Gonzalo Loza kazetariak moderatuta.
Goizean zehar, Bizkaiko lan-merkatuari buruzko hainbat ikerketa eta txosten aurkeztu ziren: lehenik, enpleguaren diagnostiko eguneratua; ondoren, enpleguaren kalitatearen pertzepzioari buruzko azterketa; eta azkenik, lan-eskaintzek eskatzen dituzten gaitasunei buruzkoa. Era berean, talde-dinamika bat egin zen jarduteko gako berriak lantzeko, irizpide operatiboetan eta jarraipenerako eta ebaluaziorako adierazle kuantitatibo eta kualitatiboetan oinarrituta.