Pandemian jarduera eten ondoren, pasa den apirilaren 8an berriz bildu zen Bilboko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Udal Kontseiluaren osoko bilkura, eta Gizardatzek parte hartu zuen. Gizarte Zerbitzuetako Arloak pandemian eta 2021. urtean egindako ekintzei eta lan-batzordeei buruzko informazioa eman zuen.
Berriak
BIZKAIKO ESKU-HARTZE SOZIALAREN SEKTOREKO VI. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA
Joan den apirilaren 1ean Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren Sektoreko VI. Hitzarmena negoziatzeko bilera egin zen. Bost negoziazio-plataforma daude, eta eduki desberdinak aztertuko dituzte, beraz, horiek abiapuntutzat hartuta, negoziazioari modu ezin hobean nola aurre egin eztabaidatu ostean, blokeka negoziatzen hastea erabaki da. Lehenik eta behin, erreformaren aurkako klausulak landuko dituzte, gero honako arlo hauekin jarraitzeko: laneko segurtasuna eta osasuna, kontziliazioa, berdintasuna eta lanbide-sailkapena.
Maiatzaren 3an egingo da hurrengo bilera. Egun horretan lehenengo blokea negoziatzen hasiko da, ELA eta LABek egin eta ESK sindikatuek sinatutako agiria oinarritzat hartuta.
GIZARDATZEN NORTASUNA, MISIOA ETA BALIOAK BIRDEFINITZEKO PROZESUA
Martxoaren 4an Gizardatzek sarearen nortasuna, misioa eta balioak birdefinitzeko prozesua abiatu zuen. Helburu horrekin Gizardatzeko Zuzendaritza Batzordea Harrobi plazako bulegoetan bildu zen eta gai hori landu zen hainbat dinamikaren bidez.
Helburua zen Gizardazten iraganari, orainari eta etorkizunari begira jartzeko gogoeta-gunea sortzea, nondik gatozen, non gauden eta norantz joan nahi dugun. Helburu ditugun eragile eta kolektiboei buruzko gogoeta ere egin genuen, zuzenak zein zeharkakoak. Kasu honetan bi galdera erantzuten saiatu ginen: nola identifikatzen gaituzte sarea garen heinean, nola nahi dugu identifika gaitzaten sarea garen heinean.
Egun hartako ondoriorik nagusienetakoa izan zen nortasuna eta sarearen lana bi ikuspegitatik indartzeko beharra: barrutik eta kanpotik.
Aurrera begira ere birdefinitze-prozesu honekin jarraituko dugu. Zehazten dugunean eta Gizardatzek onartzen duenean, datozen urteetako bidea erakutsiko digu.

BIZKAIKO ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIAREN OSOKO BILKURA
Pasa den otsailaren 24an Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren Osoko Bilkura Instituzionala egin zen. Bertan egon ziren Unai Rementeria ahaldun nagusia, Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru-diputatua eta Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko foru-diputatua.
Osoko Bilkura horretan Gizardatz mahaiaren batzorde iraunkorrean sartzea berronetsi zen, eta presidenteorde kargua onetsi. EAPNko Itxaso Bilbaok hartu zuen.
Halaber, adostu zen mahaiaren 2022ko lana hiru lantaldetan banatzea EZM osatzen duten sareek aukeratutako gaien arabera. Datorren apirilean hasiko da.
BIZKAIKO ESKU-HARTZE SOZIALEKO VI. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA
Bizkaiko esku-hartze sozialeko VI. hitzarmena negoziatzeko beste bilera bat egin da. Sindikatu bakoitzak ekarritako plataformen alde hitz egin da, eta garbi geratu da proposamenen aniztasunak zer nolako zailtasunak sortzen dituen aurkeztu diren gaiei buruzko negoziazio esparru eraginkorra adostera begira.
Negoziazioak aurrera egin dezala errazte aldera Gizardatzek eta Geroanek alde sozialari proposatu diote negoziazioak hasteko lehentasuna izan dezaketen gaien aurre-hautaketa bat egiteko. Sindikatuek ezetz esan dute.
Hurrengo bileran, apirilaren 1ean, gai hauei guztiei heldu ahal izateko metodologia eta sistematizazioa adostuko dira.
BIZKAIKO ENPLEGU-SAREA
Gizardatzek parte hartu zuen, pasa den otsailaren 9an, BFAren Enplegu Saileko Enplegu Agenteen Sarearen sortze-ekitaldian. Teresa Laespada, Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun Saileko diputatua izan zen mahaiburu.
Bizkaiko lurraldearen barruan enpleguaren eremuarekin zerikusia duten eragile guztiek osatzen duten sare hori egonkorra izango dela aurreikusten da, eta aldizka bilduko da 2021-2023 Enplegu Planaren garapenari begira.
DAVID LATXAGA ETA MAITE ITURRATEREKIN BILERA
Otsailaren 16an bilera egin dute Gizardatzek, GUFEko kudeatzaile David Latxagak eta Haurren saileko zuzendari Maite Iturratek, Haurren saileko zerbitzuei buruz hitz egiteko. Gizardatzek esparru honetako zerbitzuak kudeatzen ditu eta han identifikatu dituen proposamenak ekarri ditu, eta lankidetza eskaini du erakundeak datorren urtean kostuak bateratzeko egingo duen ikerketan.
BIZKAIKO ESKU-HARTZE SOZIALAREN VI. HITZARMENAREN NEGOZIAZIO MAHAIAREN LEHEN BILERA
Este 15 de febrero ha dado comienzo la negociación del VI Convenio de Intervención Social de Bizkaia. En esta reunión se ha se ha llevado a cabo el intercambio de plataformas entre sindicatos y asociaciones empresariales.
Por la parte sindical, se ha presentado una plataforma por cada una de las organizaciones (ELA que lo hizo en la reunión de formalización de la mesa de negociación, CCOO y ESK, mientras que LAB y UGT se han comprometido a aportar la suya antes de la próxima reunión de negociación)
Geroak eta Gizardatzek negoziazioa hasteko dokumentu irekia aurkeztu dute. Hamar gai jasotzen ditu dokumentu honek, erakundeek hitzarmen honetan berrikusteko geratu zirenak.
Martxoaren 9an beste negoziazio-bilera bat egitekotan geratu gara. Bilera horretan plataformek egien duten balorazioa bateratuko da. Hasiera batean, elkarrengandik oso urruti dauden puntuetatik abiatuko dira.
GIZARDATZEK BERE PROZESUA AURKEZTU DU EMAKUNDEREN BERDINTASUN FOROAN, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAREN AURREAN

Indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeen arreta‑taldeak berdintasun‑foroan parte hartu du, zeina Beijingeko Konferentziaren 25. urteurrena dela eta Emakundek antolatu duen. Joan den abenduaren 15ean egindako jardunaldian, Izaskun Landaida Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren aurrean prozesu horren esperientzia partekatzeko aukeratutako taldeetako bat izan da.
Izangai Elkarteko Garazi Lartundo izan zen ekintza horretako eleduna. Hona hemen argazkiak eta eduki horretara sartzeko esteka:
GIZARDATZ, BIZKAIKO ELKARRIZKETA ZIBILEKO MAHAIAREN BATZORDE IRAUNKORREKO KIDEA
Joan den abenduaren 22ko saioan Gizardatz Bizkaiko Elkarrizketa Zibileko Mahaiaren Batzorde Iraunkorra osatzen duten bost erakundeetako baten gisa bozkatu dute, EAPN Euskadi, Harresiak Apurtuz, AVIFES eta FEVASekin batera.
Bizkaiko Elkarrizketa Zibileko Mahaia elkarrizketa eta laguntza egonkorreko tresna da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Lurralde Historikoan dauden Hirugarren Sektore Sozialaren erakunde eta sareen artean, eta Batzorde Iraunkorrari dagokio osoko bilkuraren eta lantaldeen arteko koordinazioa, baita jardueraren sustapena ere. 2022an dinamismoa berraktibatzea espero da.