Gizardatz Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako San Inazioko harreran dago

Urtero bezala, uztailaren 24an, osteguna, Loiolako San Inazioren ospakizuna dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak harrera ofiziala egin zien Bilboko Foru Jauregian, 13:00etan, Bizkaiko gizarteko esparruetako ordezkariei

Ekitaldira kultura-, kirol-, ekonomia-, enpresa- eta gizarte-erakundeak gonbidatuta daude, eta lurraldeko hainbat eragileren arteko topagune eta elkarreraginerako gune gisa finkatu dira.

Aurten ere Gizardatz bertan izan zen, eta Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak hitz batzuk esan zizkien bertaratutakoei, sektoreen arteko lankidetzaren balioa azpimarratuz, Bizkaia kohesionatuago eta solidarioago baterantz aurrera egiteko.